linoit

Arma Digitalak: Linoit Mural Kooperatiboak

Kooperazioa eta boterea

Asanblada edo ekklesia ideiaren inguruan mural kooperatiboak egiteko Linoit tresna erabiliko dugu. Kasu honetan Filosofia arloan #demokrazy proiektuan: ikasleek Atenasdar demokraziaren antzeko antolaketa asmatu eta behin-behineko akordioaren akta idatzi behar dute gelako agintea har dezaten.

Sapere Aude!

we_meIlustrazioaren ondorioa den gure gizarte kontsumistaren idoloak, “askatasuna”,  “berdintasuna” eta “elkartasuna” parentesian jarriko ditut, onartzen badidazue; eta Platonen haitzuloaren mitoan agertzen diren esklaboak garela suposatuko dut: aurreritziak ontzat ematen dituzten atxilotuak,  gezurretan hezituak eta pentsatu gabe hainbat ideia errealitearen osagaiak balira defendatuko dituzten menpeko gizakiak.

Adibidez: “Zu zara irakaslea eta zuk daukazu boterea“, edo “Irakasleak irakatsi eta ikasleak ikasi“. Pasa den asteko azken orduan 1Cko ikasleekin izandako saioa aurreko enuntziatuak ukatzen ditu. Ez naiz hemen gehiegi luzatuko, baina laburtzeko zera esan dezaket:

  1. Irakasleak ezinezkoa du ezer irakatsi ikaslea entzuteko, eta ikasteko prest ez badago
  2. Zerbait ikasteko gauza hori ikasteko nahia izan behar da (ikasi, ez da buruz memorizatzea; are gutxiago, irakasleak dioen guztia obeditzea)
  3. Ikastea erabilgarria edo atsegina da (bestelako “ikasgaiak” burokrazia baino ez dira)
  4. Dagoeneko, alferrikako ikasgai asko des-ikasi beharko genituzke, baita beharrezkoak diren beste batzuk ikasteko ausardia izan ere
  5. Benetan ikastea merezi duena ez da erreza izaten