1cko ikasleak

9 Tribuen demoKrazy antolaketa

Bi helburu

  1. Atenasko demokrazia zuzenaren antolamendua ezagutu (sarrera honetan azaltzen dena).
  2. 1A,1B eta 1C ko ikasleen artean antzeko bat diseinatu (eta oraingoan funtzionatzea lortu behar duzue!)

Hiztegia

Atenastarren demokrazia ulertzeko zenbait hitz berri ezagutu behar dituzue. Pista bat emango dizuet: batzuk taldeak dira, beste batzuk lekuak, eta ostrazismoa ez da ez bata ez bestea:

  • 10 tribuak
  • Ekklesia
  • Bouleterion
  • Boulé
  • Heroi Eponimoak
  • Tholos
  • Epistata
  • Pritania
  • Pynx
  • Agora
  • Ostrazismoa

Informazioa

Aurreko atalean dauden hitzen azalpena egiteko orrialde hauek irakurri:

Taula eta Galdetegia

Tribuak, boulé, pritania eta epistata zer ziren, betetzen zuten funtzioa eta bakoitzaren funtzionamendua azaltzeko taula bat egin dezakezu

10 TRIBUAK

BOULÉ

PRITANIA

EPISTATA

Zer dira

Zeintzuk dira bere funtzioak

Nola osatzen dira

  1. Nola eratzen zituzten?
  2. Noiz txandakatzen ziren?
  3. Nola hiritarrek lege proposamenak egiten zituzten?
  4. Nortzuk eta nola “ekklesia” antolatzen zuten?
  5. Noiz eta nola “ekklesia” deialdia egiten zuten?
  6. Nola prozesu osoa publikoa izatea bideratzen zuten?!

………………………………………………

Akatsetatik ikasten

Ikusi duzuenez, sistema demokratikoan funtzionatzea ez da bat ere erraza, baina dagoeneko sortu daitezkeen arazo gehienak bizi izan dituzue… Beraz badakizue zeintzuk izango diren oztopoak. Ez da gutxi

Oraingo honetan, zehazki eta pausuz-pausu, lortu behar duzuena hauxe da:

LEHENENGO FASEA: bi saio, lehenengoan erronka azalduko dut eta taldean antolatzeko denbora izango duzue, bigarrena informatika gelan etxean landutakoaz dudak argitzeko

  • Taldeka aurreko informazio guztia bildu,
  • 10-15 test galdera -erantzunak barne- prestatu (taldekide bakoitzak 3 galdera, erantzun anitzekoak, a,b,c eta d): irakurritako orrialdeetatik edozein galdera egin dezakezue, hurrengo fasean ekipo jolasean erabiliko dira
  • Talde-lanaren drive dokumentua nirekin partekatu
    Talde lana hurrengo atalak izan behar ditu:

    • Definizioak.
    • Taula eta Galdeketa.
    • Test galdera-erantzunak.

Epea: Talde lana -Drive dokumentua- bukatuta egongo da hurrengo saioa hasi baino lehen. Bi saiotan lortzeko, gelan ondo antolatu behar duzue, etxean lan pertsonala egin eta hurrengo saiorako zalantzak utzi. Antolatzeko lagungarria izan daitezke irudian dauden zenbait galdera:

ekipo lanean

linoit-en ikusi

BIGARREN FASEA: Blogean argitaratu eta jolasa antolatu

  • Talde lana -test galderak izan ezik- blogetan plazaratzea (CTRL+C eta CTRL+V)
  • Ekipoka hurrengo fasean behar izango diren jolas arauak eta puntuazio erregistroak antolatu

HIRUGARREN FASEA: Test galderak ekipoka erabiliko dituzue puntuak lortzeko.

BUKATZEKO FASEA: Bigarren fasean argitaratutako sarrerari bukaera emateko hausnarketa bi etapatan:

  • Zer ikasi duzun, zer gustatu zaizun, zenbat puntu lortu dituzun, eta
  • 9 Tribuen antolaketa demokratikoa egiteko proposamenak, edota ostrazismoaren erabilerari buruzko gogoeta.

9 Tribuen demokrazia Dokumentua jaitsi nahi baduzu egin klik

9_tribuak_1C
zer aldatu da?
1cko ikasleak
ikusi…